Lezon 1988an antzerkia egiten hasi zen talde amateurra gara. Amateurra bai, baina, era berean taula gainera igotzen garenean profesional bilakatzen den taldea gara. Antzerkiaz gozatu nahi zuen talde gisa sortu ginen eta, alajaina, urtez urte lortzen ari gara gure helburua. Euskal futbol taldeen antzera, gure filosofian txertatuta dago harrobia zaintzea. Horregatik, 2014tik Orratx! Ttiki jo eta su ari da aktore txikiak hezten. Heldu zein haur, zatoz gurera, antzerkia ikastera eta primeran pasatzera.