2006an hasi ginen herriko ttikienekin lanean. Hartatik, urtero antzerki obra bat estreinatu dugu. Gidoia eta taularatzea eurak egiten dute.

Oholtza Goitiabeitia da Orratx! Ttikiko irakaslea. Ostiralero biltzen da Orratx!en harrobia Kale Nagusiko gure lokalean. Antzerkiaz gozatu, antzerkia ikasi eta ederki pasatzeko aukera izaten dugu.